XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...): azken bi hauek aritu ziren 1890eko toberetan zirtolari, bertsulariak zituztelarik Xetre eta Otxalde.
Halere Hazparne ez dugu Jose Mendiague nor zuten erran gabe uzten ahal.
Hura ez dute beren herrian bertsutan aski prezatu ahal izan zeren Ameriketara joan bait zen, Montevideo-rat.
Handik ditu Mendiaguek bertsu ezin ahantzizkoak bialdu, eta hemen denek kantatu dituzte.
Urruñan berriz hona kriolinak
eta Dama gazte xarmant bat
kantuaren egilea.
Saran
Uztaritz-Arruntzan beste Capdeville bat
Beste
Luhusoko zen berriz
Eta nork ahantz Elizanburutarrak: ez gara hemen Ikusten duzu goizean
kantuaren egileaz ari baina beste izen bereko batez J.B. Elissanburu eta beste Leon batez, bigak bertsulari iragan mendean.
Senpereko Matxin-Irabolak maila berezia hartzen du.
Gizon tipi bat zen baina ernea, zoragarrizko erreztasunaren jabe.
1955ean bigarren atera zen Donostian, Basarriren ondotik.
Mugaz bestalderat ainitz galdatua zen.
Balio zuen gasailan, xixtatua zelarik.
Beste gisan fede haundiko gizona eta erlisionezko gaietan ongi ematen.
Eta bazuen arreba bat, Mari, hau ez zen plazetan ibiltzen baina etxean anaiarekin aritzeko balio zuen.
Azkenik, bego hemen
Xehetasun gehiagorentzat toki eskasez beharko dugu honetan gelditu.
Azken gogoeta batzuekin halere.
Bertsularitzak gure iparralde honetan harrera haundia izan duela iragan mende horretan ez da dudarik; Hazparneko Parachou jaunak erran digun bezala: .
Bestalde ikus ez zela Uztaritze, Sara edo Luhusoko bestarik bertsularirik gabe.
Gero da ttipitzen hasi, eta bertsulariak gutitzen, 1940an, nahiz bazen orduan beste egitekorik, apalenean zen bertsularitza.